Araba

Abenturan murgilduta hasi dute ikasturtea 14 urtetik beherako gaztetxoek

2021/09/15
Hontza Xtrem abentura gunean hasi dute Arabako 14 urtez beherako bertsolari gaztetxoek ikasturtea. Maiatza eta ekainean zehar hasitako Eskolartekoari amaiera saria eman zaio.

Aurreko ikasturteko lorpenei zukua ateratzeko eguna izan zen igandea. Goizeko 9.30etatik arratsaldeko 19.30etara bitartean Arabako herri askotatik heldutako familiak batu ziren Otxandioko igerilekuetan.

Goizean idatzizko bertsoen atalean aurkeztutako taldeetako 60 gaztetxok gozatu zuten zuhaitzetik zuhaitzera saltoka eta arratsaldean bat-batekoan parte hartutako 40 gaztetxoen txanda izan zen. Arabako eskualde guztietako haurrek ikasturte berriari sarrera ezin hobea eman zioten.

Laster hasiko dira bertso eskoletan eta ikastetxeetan bertsolaritza lantzen eta
bertso-eskoletan izena emateko epea zabalik dago dagoeneko. Interesa daukatenek online egiteko aukera izango dute hemen klikatuz.