Araba

2021eko Arabako bertsolari Txapelketara sailkatzeko kanporaketak urriaren 23an hasiko dira

2020/10/14
2021eko Arabako Bertsolari Txapelketara sailkatzeko 4 kanporaketa jokatuko dira urriaren 23tik aurrera, Legution, Dulantzin, Zigoitin eta Kanpezun. 12 bertsolari sailkatuko dira urtarrrilean hasiko den txapelketarako.

2021eko Arabako Bertsolari Txapelketan 18 bertsolarik parte hartuko dute, 27k izena eman dute eta urrian jokatuko diren 4 kanporaketan 12 bertsolari sailkatuko dira, 2019ko txapelketako finalistak zuzenean sailkatuta daude.

2019ko txapelketaren sailkapenaren arabera osatu dira kanporaketetako saioak. Eta 2019ko txapelketan parte hartu ez zuten bertsolariak sailkapenaren bukaeran kokatu dira, hurrenkera alfabetikoan.

Kanporaketetan, saio bakoitzeko irabazlea zuzenean sailkatuko da 2021eko txapelketarako eta gainontzeko bertsolariak puntuazioaren arabera sailkatuko dira. 2019ko txapelketako 6 finalistek izena eman dute 2021eko txapelketan parte hartzeko, beraz, 12 bertsolari sailkatuko dira. Orotara, 18 bertsolariko taldea osatuko dute 2021eko Arabako Bertsolari Txapelketan.

4 kanporaketak 4 egunetan banatuta, Legutio, Dulantzi, Zigoitia eta Kanpezun jokatuko dira.

1.kanporaketa, LEGUTIO, urriak 23, ostirala, 20:00, Aitor Ugarte, Felipe Zelaieta, Jon Ruiz de Pinedo, Ander Aranburu, Xabi Lasa eta Eli Zaldua. Gai-jartzailea: Lierni Altuna


2.kanporaketa, DULANTZI, urriak 24, larunbata, 18:30,  Beñat Garaio, Unai Anda, Unai Bengoetxea, Oier Arbina, Mikel Martin eta Oihane Perea.  Gai-jartzailea: Eli Plazaola. 

3.kanporaketa, ZIGOITIA, urriak 25, igandea, 18:30, Andere Arriolabengoa, Manu Bendala, Martin Abarrategi, Unai Gomez, Unai Mendibil eta Peru Abarrategi. Gai-jartzailea: Oier Azkarraga.

4.kanporaketa, KANPEZU, urriak 31, larunbata, 18:30Rikardo Gonzalez de Durana, Irati Anda, Xabi Antia, Danel Herrarte, Aitor Najera eta Aroa ArrizubietaGai-jartzailea: Arantxa Sobrino

10 bertso puntuagarri izango dituzte bertsolariek, ondorengoak:
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko handian.
Binaka, gaia emanda, hiruna bertso zortziko txikian.
Bakarka, hasierako puntua emanda, bertso bina zortziko txikian.
Bakarka, gaia emanda, bertso bina neurri librean.

Parte hartzaileen biografiak, sailkapena, saioak... hemen aurkituko dituzu

Saioak doan izango dira baina aforoa kontrolatu ahal izateko izena eman beharko da jarraian ageri diren linketanedo 675707971 zenbakian. Aukeratu saioa eta bete galdetegia. 

1.kanporaketa, LEGUTIO, urriak 23, ostirala, 20:00, Kultur Etxean

2.kanporaketa, DULANTZI, urriak 24, larunbata, 18:30, Kultur Etxean

3.kanporaketa, ZIGOITIA, urriak 25, igandea, 18:30, Kultur Etxean

4.kanporaketa, KANPEZU, urriak 31, larunbata, 18:30, Kultur Etxean

 

 

Covid-19aren aurrean segurtasun neurriak hartuko dira:

-Aforoa mugatua izango da.

-Saioa baino ordu erdi lehenago zabalduko da aretoa, zaleak era mailatuan sartu eta aterako dira ekitaldira, pilaketarik ez sortzeko.

-Jendarteko distantzia mantenduz lekutuko dira jarlekuak eta ez da hauek mugitzeko aukera izango. Jarlekuak saioa aurretik eta ondoren garbituko dira. 

-Sarrerak ez dira zenbakituak, arduradunek esandako lekuan izango dira eserlekuak.

-Maskara jarrita izan behar da uneoro. 

-Bertaratutako zaleei antolatzaileen argibideei kasu egiteko eskatzen zaie.