Araba

2019ko Arabako bertsolari Txapelketako gai jartzaile taldea martxan jartzera doa

2018/08/28
Udazkenean emango zaie hasiera 2019ko Arabako Bertsolari Txapelketako aurrekanporaketei. Arabako gai jartzaile taldea martxan jartzera doa. Taldean parte hartzeko interesa duenarentzat irailaren 5ean bilera bat antolatu dugu.

2019ko Arabako Bertsolari Txapelketa burutuko da urtarriletik martxoaren 30a bitarte.

Aurtengo udazkenean berriz, Txapelketara sailkatzeko  aurrekanporaketa saioak jokatuko dira, eta ondorioz, gai-jartzaile taldea martxan ipini nahi dugu.

Honen bitartez deialdi zabala egin nahi dugu gai-jartzaile taldean parte hartu nahi dutenentzat.


Interesa dutenekin bilera bat egingo dugu irailaren 5ean, 19:00etan Gasteizko Amaia zentroan; datak, faseak, ariketak, lan dinamika… azaltzeko.

Gai-jartzaile taldean parte hartzeko aukera ezberdinak daude: gaietarako ideiak ematen, gaiak sortzen, saioak aurkezten, biletara etortzen ala ez…

Interesa izanez gero harremanetan ipini honen bitartez