Araba

12 bertso saio dohainik antolatzeko eskaintza egin du Arabako Bertsozale Elkarteak

2017/02/22
Arabako Bertsozale Elkarteak 12 bertso-saio dohainik antolatzeko eskaintza publikoa egin du. Eskaintza hau Arabako elkarteei eta kolektiboei (jai batzordeak, gazte asanbladak...nahiz eta izaera juridikorik ez eduki) zuzenduta dago. Bertso-saioak antolatuz bertsolaritza ezezaguna den tokietara eta kolektiboengana hurbiltzeko helburua du ARABA BERTSOZALE egitasmoak. Eskaerak martxoaren 10a baino lehen aurkeztu behar dituzte kolektiboek. Bertso-saioa 2017ko udan antolatu behar dute.

Helburuak, baldintzak, baloratzeko irizpideak, aurkezteko epeak... hemen

http://www.bertsozale.eus/eu/araba/proiektuak/araba-bertsozale