Araba

Agurain eta Gasteizen gaztetxoentzako bertso eskolak jarriko dira martxan

2021/02/26
Agurain eta Gasteizen martxan jarriko dira gaztetxoentzako talde berriak. Urtea gogoz hasi dute Arabako 10-12 urte arteko bertsozale txikiek.

Agurain eta Gasteizen martxan jarriko dira 10-12 urte arteko gaztetxoen bertso eskolako talde berriak. Bertako ikastetxe eta Udalekin elkarlanean, datozen egunetan herri banatan, aurkezpenak egiteko deialdia luzatu da. 

AURKEZPENA ETA KURTSO HASIERA

AGURAINGO BERTSO ESKOLA, 10-12 urteko gaztetxoentzak (LH 5. eta 6.) 

Martxoaren 2an, asteartea, 17:15ean udaletxean
 
GASTEIZKO BERTSO ESKOLA, 10-12 urteko gaztetxoentzak (LH 5. eta 6.) 

-AMAIA ZENTROAN: Martxoaren 3an, asteazkena, 17:15ean 

-IBAIONDO GIZARTE ETXEAN: Martxoaren 4an, osteguna, 18:00etan

Bertso eskoletan izena emateko klikatu hemen.

Puri-purian dira Arabako adin tarte honetako taldeak, Bastida, Zigoitia, Agurain, Gasteiz... Ez zaitez bertso eskolarik gabe geratu! 

 

INFORMAZIO GEHIAGO
Telefonoz edo emailez: 945010505  - o.perea@bertsozale.eus - www.bertsozale.eus/araba/bertso-eskolak