Albisteak

Luis Otamendi bertsolaria hil da.

Luis Otamendi bertsolaria hil da.

2021/01/02

Luis Otamendi bertsolari aiarra hil da. Azken agurra Zarauzko beilatokian egingo zaio urtarrilaren 4an, astelehenean, goizeko 10:00etan

Luis Otamendi bertsolaria hil da. - Gehiago irakurri

2020 urteko bertsoaldien bilduma, Hitzetik Hortzeran

2020 urteko bertsoaldien bilduma, Hitzetik Hortzeran

2020/12/31

Ez da agian gogoratzeko moduko urtea izan, baina utzi du bertsoaldi gogoangarririk. Horiek ekarriko ditugu asteburu honetako programara.

2020 urteko bertsoaldien bilduma, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Xabat Illarregik jantzi du IX. Izeta Sariketako txapela

Xabat Illarregik jantzi du IX. Izeta Sariketako txapela

2020/12/27

Iruritan jokatu da Mariano Izeta euskaltzale eta bertsozale baztandarraren omenezko sariketa, bederatzigarrena, egun osoz. Goizean 16 bertsolarik hartu dute parte bi kanporaketetan, eta horietatik sei sailkatu dira finalerako. Horien artean, Leitzako bertsolariak jantzi du txapela. Bertso onenaren saria, bestalde, Irati Majuelorentzat izan da.

Xabat Illarregik jantzi du IX. Izeta Sariketako txapela - Gehiago irakurri

Kopla Barik zirkuituak emandakoa,  Hitzetik Hortzeran

Kopla Barik zirkuituak emandakoa, Hitzetik Hortzeran

2020/12/24

Lau bertso saio berezi antolatu dira Bizkaian udazkenean, eta azkenengoan izan da Hitzetik Hortzera, Bizkaiko bertsolari txapeldunen saioan. Larunbatean eta igandean, ETB1en.

Kopla Barik zirkuituak emandakoa, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

16 bertsolari gaztek hartuko dute parte IX. Izeta Sariketan

16 bertsolari gaztek hartuko dute parte IX. Izeta Sariketan

2020/12/22

Heldu den igandean, abenduaren 27an, jokatuko da sariketa Iruritan, Nafarroako Bertsozale Elkarteak eta Baztango Udalak antolatuta. Egun osoko sariketa izanen da; goizean kanporaketak eta arratsaldean finala.

16 bertsolari gaztek hartuko dute parte IX. Izeta Sariketan - Gehiago irakurri

Bertso Egunak egingo ditugu datorren urtean

Bertso Egunak egingo ditugu datorren urtean

2020/12/21

Urtarrileko ohiko hitzorduaz gainera, antzerako beste bi saio antolatuko ditugu. Plaza biziberritzeko apustuaren parte izango dira; eta ez bakarrak. Hiru hitzorduetarako sarrerak eskuragai daude jada www.bertsosarrerak.eus atarian.

Bertso Egunak egingo ditugu datorren urtean - Gehiago irakurri

700 saio baino gehiago galdu dira 2020an

700 saio baino gehiago galdu dira 2020an

2020/12/21

Iazko datuekin alderatuta, hamarretik sei saio ez dira egin, eta 735.000 euro ingurukoa da galera ekonomikoa. Bertso-eskola edota bertsozale talde bat dagoen herrietan eutsi zaie, bereziki, bertso saioei, eta Bertsozale Elkarteak herriz herriko bertso-eskolen eta antolatzaileen lana balioan jarri nahi du.

700 saio baino gehiago galdu dira 2020an - Gehiago irakurri

Plazatik bizitzea: bertsolaritzaren B aldea, Hitzetik Hortzeran

Plazatik bizitzea: bertsolaritzaren B aldea, Hitzetik Hortzeran

2020/12/17

Aste honetako programan askotan aipatzen ez den bertsolaritzaren alderdi bati begiratuko diogu: lan-arloari. Zer da plazatik bizitzea? Zein bizi baldintza izan ditzake bertsolari autonomo batek? Miren Amurizarekin eta Andoni Egañarekin elkartu gara, plazatik bizitzeak zer esan nahi duen hobeto jakiteko. Hitzetik Hortzera: larunbatean eta igandean, ETB1en.

Plazatik bizitzea: bertsolaritzaren B aldea, Hitzetik Hortzeran - Gehiago irakurri

Fauna berri bat bertso txikitan

Fauna berri bat bertso txikitan

2020/12/16

"Plaza askotarikoa da, Ipar polokoak diruditen frontoietako jaialdietatik, bertso poteoak diren tropikoko oihaneraino". Asier Galarza Garai, bertsolari gazteen plazaratzeari buruz aritu da "Bertsozale Elkartea gero(r)a mugitzen" aldizkarian, eta blogean berreskuratu dugu.

Fauna berri bat bertso txikitan - Gehiago irakurri

Bertsolari txapelketen zikloa atzeratu egingo da

Bertsolari txapelketen zikloa atzeratu egingo da

2020/12/15

2021ean izan behar zuen Bertsolari Txapelketa Nagusiak; aitzitik, aurretik zenbait lurraldetako txapelketekin gertatu bezala, atzeratu egingo dugu, datarik zehaztu gabe.

Bertsolari txapelketen zikloa atzeratu egingo da - Gehiago irakurri

Jarraitu bertsozale.eus

RSS Twitter Facebook Instagram YouTube LinkedIn