Albisteak

Amaitu dira Altzoko saiorako gonbidapenak

Amaitu dira Altzoko saiorako gonbidapenak

2021/02/08

Ostiralean izango da saioa, iaz Euskal Herriko Eskolartekoan aritu behar zuten zenbait gazte eta plazan ohikoak diren zenbait bertsolari elkartuko dituena.

Amaitu dira Altzoko saiorako gonbidapenak - Gehiago irakurri

Jarraitu Bertso Eguna Internetez

Jarraitu Bertso Eguna Internetez

2021/02/05

Otsailaren 13an Iruñean izango den emanaldirako antzokiko sarrerak amaitu dira. Hala ere, bertso saioa online jarraitzeko aukera badago, aurretik www.bertsosarrerak.eus atarian sarrerak hartuta.

Jarraitu Bertso Eguna Internetez - Gehiago irakurri

Osasuna bertsolaritzari

Osasuna bertsolaritzari

2021/02/05

"Bertsoa bizigarria da, biltzeko aukera ematen digulako, bertsolariek eta gai jartzaileek une zailetan ere ekarpen interesgarriak egin dituztelako, eta, batik bat, antolatzaile eta bertso-eskola askok ardura hartu dutelako". Iker Iriarte gai-jartzaileak osatu du blogeko azken ekarpena.

Osasuna bertsolaritzari - Gehiago irakurri

Altzon izango da Eskolatik Plazara ekimenaren hirugarrena

Altzon izango da Eskolatik Plazara ekimenaren hirugarrena

2021/02/05

Otsailaren 12an izango da bertso saioa, 18:00etan, herriko kultur etxean. Gonbidapenak jada eskuragai daude atari honetan bertan.

Altzon izango da Eskolatik Plazara ekimenaren hirugarrena - Gehiago irakurri

Amasa-Villabonan egingo da gai-jartzaileentzako ikastaroa

Amasa-Villabonan egingo da gai-jartzaileentzako ikastaroa

2021/02/05

Bihar izango da: "Ez da kasualitatea" saioetarako gai-jartzaileak trebatzen laguntzea da helburua.

Amasa-Villabonan egingo da gai-jartzaileentzako ikastaroa - Gehiago irakurri

Bigarren lauhilekorako Bertso Eskola berriak eskainiko ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak

Bigarren lauhilekorako Bertso Eskola berriak eskainiko ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak

2021/02/04

Otsailaren 22ko astean hasi eta maiatza bukaera bitarte, Bertso Eskola talde berrietan parte hartzeko aukera izanen da, Nafarroako hainbat tokitan. Otsailaren 3tik 17ra bitarte izanen da izena emateko epea, webgune honetan bertan.

Bigarren lauhilekorako Bertso Eskola berriak eskainiko ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak - Gehiago irakurri

ALBEk 40 urte, hitzetik hortzera

ALBEk 40 urte, hitzetik hortzera

2021/02/04

1980. urtean sortu zen ALBE, Algortako Bertsolari Eskola, eta geroztik lan handia egin du Algorta zein Uribe Kosta bertsozaletzen eta bertsolaritzen. Aste honetako programan Jone Uria eta Unai Mendiburu albekideekin elkartu gara, eta iazko urteurrenaz eta ALBEren ibilbideaz solasteko aukera izan dugu. Hitzetik Hortzera, larunbatean eta igandean, ETB1en.

ALBEk 40 urte, hitzetik hortzera - Gehiago irakurri

Bertso Eguna, Iruñean eta Internetez

Bertso Eguna, Iruñean eta Internetez

2021/02/03

Otsailaren 13an izango da bertso emanaldia Gayarre antzokian. Aretorako sarrerak www.teatrogayarre.com webgunean daude eskuragai; Internetez zuzenean ikusi ahal izateko, www.bertsosarrerak.eus atarian erosi behar dira.

Bertso Eguna, Iruñean eta Internetez - Gehiago irakurri

Martxoaren 18an izango da Batzar Nagusia

Martxoaren 18an izango da Batzar Nagusia

2021/02/03

Amasa-Villabonako Subijana etxean egingo dugu, 18:30etik 20:30era. Aurrez aurre zein online parte hartzeko aukera eskainiko da.

Martxoaren 18an izango da Batzar Nagusia - Gehiago irakurri

Eskolatik plazara, Iruñean

Eskolatik plazara, Iruñean

2021/02/01

Gernika-Lumon hasi zuen bidea egitasmoak pasa den ostiralean. Otsailaren 5ean izango da hurrengo hitzordua Nafarroako hiriburuan. Gonbidapenak eskuragai dituzu www.bertsozale.eus atarian bertan.

Eskolatik plazara, Iruñean - Gehiago irakurri

Jarraitu bertsozale.eus

RSS Twitter Facebook Instagram YouTube LinkedIn