Albisteak

Aimar Karrikak finalerako txartela lortu du Elizondoko finalaurrekoan

Aimar Karrikak finalerako txartela lortu du Elizondoko finalaurrekoan

2013/03/10

Elizondon jokatu zen atzo arratsaldean aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketako azken finalaurrekoa. Txapelketako hainbat final ezagutu dituen Lur aretoak hartu zuen saioa, eta berriro ere bertsozaleek ederki erantzun zioten hitzorduari, 250 inguruk segitu zuten bertatik bertara saioa .

Aimar Karrikak finalerako txartela lortu du Elizondoko finalaurrekoan - Gehiago irakurri

Elizondon jokatuko da azken finalaurrekoa

Elizondon jokatuko da azken finalaurrekoa

2013/03/07

Martxoaren 9an amaituko dira aurtengo Nafarroako Bertsolari Txapelketako finalaurrekoak, Elizondon. Saio horren ostean jakinen da zeintzuk diren martxoaren 23an Iruñean eginen den finalaurrekoan arituko diren zortzi bertsolariak.

Elizondon jokatuko da azken finalaurrekoa - Gehiago irakurri

Larunbatean egingo dugu Batzar Nagusia, Elizondon

Larunbatean egingo dugu Batzar Nagusia, Elizondon

2013/03/07

Aurretik ez-ohiko batzarra egingo dugu bertan, goizeko 10:00etan hasita, Estatutuak baldintza berrira egokitzeko. Ondoren, 2012. urteari errepasoa egin eta 2013rako egitasmoa aurkeztuko dugu. Jarraian bazkaria izango da Galartza jatetxean.

Larunbatean egingo dugu Batzar Nagusia, Elizondon - Gehiago irakurri

Bertso-eskolentzat ikastaroak: eskaerak egiteko epea zabalik

Bertso-eskolentzat ikastaroak: eskaerak egiteko epea zabalik

2013/03/05

Helduen bertso-eskolek beren herrian edo taldeari begira ikastaroak antolatzeko bideak erraztu asmoz Euskal Herriko Bertso-eskolen Batzordeak 13 ikastaro jarriko ditu aukeran.

Bertso-eskolentzat ikastaroak: eskaerak egiteko epea zabalik - Gehiago irakurri

Martxoaren 11n zabalduko da Bertso Udalekuetan izena emateko epea, bertso-eskoletako gaztetxoentzat

Martxoaren 11n zabalduko da Bertso Udalekuetan izena emateko epea, bertso-eskoletako gaztetxoentzat

2013/03/04

Izena emateko bi epe zabalduko dira: bertso-eskoletako gaztetxoentzako martxoaren 11tik 27ra, eta gainerako kideentzako apirilaren 2tik 30era.

Martxoaren 11n zabalduko da Bertso Udalekuetan izena emateko epea, bertso-eskoletako gaztetxoentzat - Gehiago irakurri

Iñaki Viñaspreren garaipenarekin finala lotuta geratu da

Iñaki Viñaspreren garaipenarekin finala lotuta geratu da

2013/03/03

Atzo jokatu zen Arabako Bertsolari Txapelketako azken finalerdia Dulantzin. Bertsolariek abilezia erakusten asmatu zuten eta saio bizia izan zen.

Iñaki Viñaspreren garaipenarekin finala lotuta geratu da - Gehiago irakurri

Julio Sotok finalerako txartela lortu du Atarrabiako lehen finalaurrekoan

2013/03/02

Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen finalaurrekoa jokatu da arratsaldean Atarrabian. 300 lagunek goraino bete dute herriko Kultur Etxea, maila handiko saioa eskaini dute oholtzara igo diren sei bertsolariek eta Julio Sotorentzat izan da lehen postua. Saio hasieran Atarrabiako bertso-eskolako gaztetxoek ongi etorria eman diete bertsolariei zein bertsozaleei.

Julio Sotok finalerako txartela lortu du Atarrabiako lehen finalaurrekoan - Gehiago irakurri

Gaur aurkeztu dugu Bertso Korrika ekimena

Gaur aurkeztu dugu Bertso Korrika ekimena

2013/03/01

Korrikarekin batera joango den bertso zirkuitua aurkeztu dugu gaur Donostiako Koldo Mitxelena Kulturunean. Bertso-eskolek, AEK-k eta Bertsozale Elkarteak antolatu dugu elkarlanean. Ekimena aurkezten Edurne Brouard (AEK-ko Korrika Arduraduna), Iñaki Murua (Bertsozale Elkarteko Lehendakaria) eta Beñat Vidal (Algortako Bertsolari Eskolako kide, AEK-ko Mintzapraktika egitasmoko arduradun eta Bertsozale Elkarteko kide dena) izan dira.

Gaur aurkeztu dugu Bertso Korrika ekimena - Gehiago irakurri

Jarraitu bertsozale.eus