Albisteak

Bertsolaritza ikertzeko beka deialdia zabalik

Bertsolaritza ikertzeko beka deialdia zabalik

2013/06/11

Bertsozale Elkartearen Ikerkuntza planean ageri diren ikergaiak aztertuko ditu aukeratzen den proiektuak. Mikel Laboa Katedrak, EHUko Euskara eta Ikerkuntza Errektoreordetzek eta Mintzolak jarri dugu martxan deialdia.

Bertsolaritza ikertzeko beka deialdia zabalik - Gehiago irakurri

LANKUk hamar urte bete ditu

LANKUk hamar urte bete ditu

2013/06/04

Bertsozale Elkarteak bertsolaritzaren azpiegitura indartzeko sortutako enpresak hamar urte bete ditu. Bertsoa oinarritzat hartuta, edozein kultur ekitaldi sortzeko eta antolatzeko giza zein baliabide materialak kudeatzen ditu LANKUk. Herri mugimenduaren antolakuntza errespetatuz bertsolaritza indartzea du helburu.

LANKUk hamar urte bete ditu - Gehiago irakurri

Arabako eskolartekoa amaitu da lagun arteko giro goxoan

Arabako eskolartekoa amaitu da lagun arteko giro goxoan

2013/06/04

Larunbatean izan zen Arabako Eskolarteko bertso festa Legution, txikietatik hasi eta handietara, bat-batean zein sortetan, denek izan zuten parte hartzeko, elkar pixka bat gehiago ezagutzeko eta ikasturtean zehar ikasitako erakusteko aukera.

Arabako eskolartekoa amaitu da lagun arteko giro goxoan - Gehiago irakurri

Mikel Iturriotz eta Zarauzko taldea, Gipuzkoako txapeldun

Mikel Iturriotz eta Zarauzko taldea, Gipuzkoako txapeldun

2013/06/03

Gipuzkoako eskolarteko bertsolaritzaren festa handia ospatu zen pasa den ostiralean Tolosako Leidor aretoan. XXXIII. edizioa bete du aurten Gipuzkoako eskolarteko txapelketak, eta Tolosako finalarekin edizio honi bukaera borobila eman zitzaion. Hamalau urte artekoen mailan Zarauzko taldearentzat izan zen garaipena. Hamalautik hemezortzi urte artekoen mailan, aldiz, Mikel Iturriotz izan zen txapelduna eta Gemma Urteaga txapeldunorde.

Mikel Iturriotz eta Zarauzko taldea, Gipuzkoako txapeldun - Gehiago irakurri

Arabako bertsolari gaztetxoen eskolarteko bertso festa ospatuko da larunbatean Legution

Arabako bertsolari gaztetxoen eskolarteko bertso festa ospatuko da larunbatean Legution

2013/05/31

Goizeko 10:00etan hasiko da festa, 14 urte arteko taldeak bat-batean eta bertso sortak abesten arituko dira. Lautada, Mendialdea, Gasteiz, Gorbeialdea eta Aiaraldeko taldeak hartuko dute parte. Arratsaldez 18 urte arteko bertsolari gazteen txanda izango da.

Arabako bertsolari gaztetxoen eskolarteko bertso festa ospatuko da larunbatean Legution - Gehiago irakurri

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren finala jokatuko da gaur Tolosan

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren finala jokatuko da gaur Tolosan

2013/05/31

Tolosako Leidor aretoan izango da arratsaldeko 16:00etatik aurrera. Lehendabizi, txikien saioa izango da eta ondoren handiena. Datorren ekainaren 22an Orion ospatuko den Euskal Herriko Eskolarteko Txapelketarako Gipuzkoako ordezkariak zeintzuk izango diren ebatziko da.

Gipuzkoako Eskolarteko Txapelketaren finala jokatuko da gaur Tolosan - Gehiago irakurri

Txaber Altube eta Ekialdeko taldea irabazle Bizkaiko Eskolartekoan

Txaber Altube eta Ekialdeko taldea irabazle Bizkaiko Eskolartekoan

2013/05/31

Txaber Altube abadiñarra eta Ekialdeko taldea suertatu dira irabazle Bizkaiko Eskolartean, helduen eta gaztetxoen mailan, hurrenez hurren.

Txaber Altube eta Ekialdeko taldea irabazle Bizkaiko Eskolartekoan - Gehiago irakurri

Ternuako koplak, sagardotegiko bertsoak eta Menorcako glosak Hitzetik Hortzeraren azkeneko saioan

Ternuako koplak, sagardotegiko bertsoak eta Menorcako glosak Hitzetik Hortzeraren azkeneko saioan

2013/05/29

Astigarragan eta Iruñean grabatutako saioez gain, Jon Maiari elkarrizketa Pasaian, San Juan baleontzia berreraikitzeko proiektuari buruz. Ostiralean 21:00etan, eta igande bazkalostean etb1en. Eta eitb nahieranen.

Ternuako koplak, sagardotegiko bertsoak eta Menorcako glosak Hitzetik Hortzeraren azkeneko saioan - Gehiago irakurri

Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako Bertsu Eskolen Eguna ospatuko da larunbatean Aiherran

Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako Bertsu Eskolen Eguna ospatuko da larunbatean Aiherran

2013/05/29

Aurten, Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoan 180 haur eta gazte ibili dira bertsu-eskoletan. Orotara 27 bertsu-eskola izan dira ikasturtean zehar eta urtea borobiltzeko, Bertsu Eskolen Eguna ospatuko da ekainaren 1ean Aiherrako Denen Etxean. Arratsaldez, Iparraldeko Bertsulari Gazteen Xapelgoko finala iraganen da.

Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako Bertsu Eskolen Eguna ospatuko da larunbatean Aiherran - Gehiago irakurri

Jarraitu bertsozale.eus

RSS Twitter Facebook Instagram YouTube LinkedIn