Zuhatza piraten uharte bilakatu da Bertso Udalekuetan

2014/08/27
Lapurdi, Nafarroa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako bertso-eskoletako 47 haur eta 6 begirale elkartu ziren astelehenean Zuhatzako txandan. Egunero Zartako Pirataren lagunak datoz bixitan itsasontziz: Oskar Estanga musikaria, Iosu Isaias hezkidetza begiralea, Agin Laburu eta Eneko Fernandez bertsolariak... Pirata hauekin kantuak, bertsoak, jolasak eginez mapa zati bat eskuratzen dute. Zuhatzan Zartako Piratak gorde zuen altxorra aurkitzea espero dute, ostiralean etxeratu aurretik.

 2014-08-25 Bertso Udalekuak. ZuhatzaEgunerokoan ez da umorerik eta ur ekintzarik falta: piragua, bela-ontzia, wind-surfa, arrauna... 2014-08-25 Bertso Udalekuak. Zuhatzadenetik ari dira egiten Zuatzan elkartutako 9-11 urteko haurrak. Lakutik irtenda bertso jolasak, piropo-posta eta gaubelak dituzte zain. Begirale taldean daude Esti Alberdi, Itxaso Paia, Imanol Irazustabarrena, Izar Mendiguren, Maialen Akizu eta Haizea Beruete piratak. 

Asteartean Oskar Estanga musikaria izan zuten bixitan, eta txandako kantua sortu eta grabatu ostean, gaubelan dantzaldia egin zuten. 

Bertso-udalekuak Zuhatza 2014 1Asteazkenean Iosu Isaias begiralearekin hezkidetza eta tratu onak lantzeko jolasak egingo 2014-08-25 Bertso Udalekuak. Zuhatza
dituzte egunean zehar, eta suaren inguruan egingo dute gaubela. Aurten, izan ere, Emakunderekin elkarlanean bertso-udalekuetan hezkidetza lantzeko aukera izan dugu. Hala, txanda guztietara Iosu Isaias begirale espezialista etorri da egun osoko dinamikak bideratzera, genero sentsibilizazioa, sentimenduak eta tratu onak azaleratuz.

2014-08-25 Bertso Udalekuak. ZuhatzaOstegunean Eneko Fernandez eta Agin Laburu bertsolariak etorriko zaizkie bixitan; haurrekin 2014-08-25 Bertso Udalekuak. Zuhatzajolastu eta eurek jarritako gaiekin eta frogekin ariko dira bertsotan.

Ostiralean etxeratuko dira; ordurako Zartako Pirataren altxorra aurkitzea espero dute. 

Zuhatzako bertso-udalekuan pozik dabiltza herrialde ezberdinetako 47 haurrak