Zizurkilgo eta Arrateko bertso saioak, Bertsoa.eus atarian

2019/09/16
Hasi berri den Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari ere jarraipena egingo dio astero-astero sareko plaza digitalak.

Irailaren 9an Amets Arzallus, Igor Elortza, Maialen Lujanbio eta Miren Artetxe aritu ziren bertsotan Zizurkilgo Elbarrena auzoko jaietan, Igotz Alkortaren esanetara. Bertsoa.eus atariko kamerak ere han izan ziren, eta saioak emandakoa ikusteko eta entzuteko aukera izango da gaur bertan.

Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Oihana Iguaran eta Sebastian Lizaso aritu ziren, bestalde, irailaren 6an Arraten, bertso afarian; Jon Mikel Mujikak jarri zituen gaiak. Asteazkenean izango dira bertsoaldi horiek sarean.

Eta, noski: Gipuzkoako Bertsolari Txapelketari jarraipena egingo dio Bertsoa.eus atariak. Haren ingurukoak eta bat-batean astean zehar jazotakoak ere jasoko dira sareko plazan.