Zientzia eta bertsolaritza, Bertsoan

2015/09/28
Nahasketa berezi honen lagina bildu zuen sareko plazak larunbatean, "Jakinduriek mundua erreko dau" saioan.

3 bertsolari eta 5 zientzialari jarri zituen aurrez aurre Jakinduriek mundua erreko dau saioak. Larunbatean, Bilboko Bizkaia aretoan izan zen emanaldia eta parte-hartzaileekin izan zen Bertsoa. Ostegunean izango da saioaren inguruko erreportajea ikusgai.

Egun berean burutu zen Gipuzkoako Bertsolari Txapelketako saioa ere; Azpeitian izan zen larunbatekoa eta Lasarte-Orian igandekoa. Bi saio horiek emandako bertso bilduma onena ikusgai izango da datozen bi egunetan, asteartean eta asteazkenean. Datorren asteburuko saioaren inguruko xehetasunak ere aurreratuko ditu Bertsoak.

Leonen izandako kantu inprobisatuaren jardunaldiei egingo die tarte eta baita Bermeoko eta Plentziako bertso-saioetan botatako aleei ere. Ostiralean, Hitzetik Hortzeraren hurrengo saioaren aurrerapena izango da ikusgai eta Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzaz, atzera begirakoa egingo du, Kilometroak igandean dela aintzat hartuta, ikastolen aldeko jaialdiari keinu eginez.

Bermeoko saioak daude ikusgai Bertsoan