Zientzia eta bertsoa uztartuta, Hitzetik Hortzeran

2019/10/10
Pedro Migel Etxenike zientzialariarekin “Passion for Knowledge” jardunaldien inguruan arituko gara, eta haren baitan antolatutako bertso saioak emandakoa eskainiko dugu. Igandean, 15:00etan, ETB1en.

Donostian antolatutako Passion for Knowledge jardunaldietan bertsoak badu bere tartea, eta horren bultzatzailea da Pedro Migel Etxenike: zientzialari ezaguna eta bertsozalea. Hark eman digu bertsolaritzarekiko duen miresmenaren berri eta, horrez gain, bertsoa eta zientzia zerk lotzen dituen azalduko digu. Jardunaldiotako bertso emanaldiaz gainera, Galdakaoko, Berako eta Loiuko Lauroeta auzoko saioetan bildutako bertsoaldiak ere eskainiko ditugu Hitzetik Hortzeran.

Antton Telleriaren kuttuna
Goizez irratian eta gauez telebistan, Antton Telleria etengabeko komunikazio lanean aritzen da; eta halako hitz-jokoen maitale batek bertsozalea izan behar zuen nahitaez. Amets Arzallusek Euskal Herriko txapela irabazi zuenean botatako agurra du begiko, eta horren arrazoiak adierazi dizkigu…entzun nahi?

Bada, igandean, 15:00etan, ETB1en izango duzu ikusgai denboraldi honetako Hitzetik Hortzeraren bigarren atala; eta zuzenean ikusi ezin duenak Internetez izango du aukera, EITB Nahieranen.

Pedro Migel Etxenike zientzialariarekin aritu da solasean Eider Perez.