Zabalik da Ahalduntze Bertso Eskolan izen-ematea!

2022/09/20
Zortzigarren ikasturtea du Bertso Eskola Feministak eta urriaren 8an hasiko da eskola. Irailaren 29rako eman behar da izena, formularioa betez.

Plazako bat- bateko jardunari begira trebatu nahi duten emakume* bertsolarientzako eskola da.

Hauek dira 2022-2023 ikasturteari dagozkion xehetasunak.

 

Maiztasuna eta ordutegia

Hilean behin, larunbat goizez (10:00-14:00). Ikasturtea 2022ko urrian hasi eta 2023ko ekainean amaituko da.

-       Urriak 8

-       Azaroak 12

-       Abenduak 3

-       Urtarrilak 14

-       Otsailak 18

-       Martxoak 18

-       Apirilak 22

-       Maiatzak 20

-       Ekainak 17

Lekua

Amasa-Villabonako Subijana etxean, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen egoitzan. Bi talde egiteko adina lagunek izena emanez gero, talde bat Durangon elkartzeko aukera egon daiteke. Horregatik, zein toki nahiago ote duzun galdetzen dugu izen-emate orrian.

Lehenengo hiru saioak talde osoak elkarrekin egingo ditu: urriaren 8an Donostian, azaroaren 12an Durangon eta abenduaren 3an Bilbon.

 

Izen-ematea

-       Irailaren 20tik (10:00etan hasita) irailaren 29ra arte (egun hori osorik barne) eman ahal izango da izena formularioa beteta.

-       Ikasturte osorako edo hiru hilabeteka izen-emateko aukera egongo da. (urria-abendua/ urtarrila-martxoa/ apirila-ekaina)

-       Izen-emate ordena aintzat hartuko da, taldea osatzerakoan lagun kopurua gainditzen bada.

-       Taldearen osaketaren berri irailaren 30ean emango da, eta ordainketa bideratuko da. Matrikula burututa (150 euro), ez da dirurik itzuliko.

-       Izena emateak bertso-eskolaren oinarriak onartzen direla adierazten du.

*Hiruhilabete baten hasieran izena eman nahi izanez gero jarri gurekin harremanetan: 943 69 41 29 edo umorez@bertsozale.eus

Ahalduntze Bertso-eskola 2021-2022