Xilabako finalari begira aste honetako Hitzetik Hortzera

2016/11/10
Larunbatean Baionako Lauga aretoan izango da Xilabako finala.

Larunbatean, 17:00etatik aurrera, Baionako Lauga aretoan jokatuko da Xilabako finala. Sustrai Colina, Amets Arzallus, Odei Barroso, Miren Artetxe eta Maddalen Arzallus ariko dira bertsotan eta hortik aterako da 2016ko Xilabako txapelduna.

Biharamunean, 15:00etan hasita, finalaren laburpen zabala eskainiko du ETB1eko Hitzetik Hortzera saioak. Tartean, txapeldunaren hitzak ere jasoko dira.

Xilabako finalari begira, igandeko saioa