Xenpelar Dokumentazio Zentroa protagonista, Bertsoan

2017/03/06
Azken asteotan egin moduan, Arabako eta Nafarroako Bertsolari Txapelketei jarraipena egingo die sareko plazak.

Bertsolaritzaren liburutegia sarean jarri du Xenpelar Dokumentazio Zentroak eta gai horri tiraka dokumentazio zentroaren inguruan aritu da solasean Bertsoa XDZko Itsaso Noyarekin. Elkarrizketa ostegunean izango da osorik ikusgai, asteazkenean aurrerapen bat ere izango dugun arren.

Arabako eta Nafarroako Bertsolari Txapelketei ere erreparatuko die sareko plazak aste honetan: lehenak bigarren itzulia hasi berri du, eta bigarrenak, final-laurdenak amaitu. Asteburu honetan batean zein bestean entzun ahal izan diren aleak bildu ditu Bertsoak, baita Arabako finalerdietan dabiltzan bertsolarien hitzak ere; astearte eta asteazken bitartean izango dira horiek guztiak entzungai. Bestalde, Lasarte-Orian otsailaren 18an gauzatutako bertso trama literarioko bertsoaldiak entzungai daude.

Hitzetik Hortzeraren aurrerapena, Bertsoaldi Historikoa eta astean zehar sortzen diren bat-bateko gaiak ere izango dira aste honetan Bertsoaren bazka.

Lasarte-Oriako bertso trama literarioko bertsoaldiak, entzungai.