"What is bertsolaritza?", Mintzolako web gunean ikusgai

2018/12/05
20 minutuko ekoizpenak eta bertsoaldi bilduma batek osatzen dute ingelesez garatu den proiektua. Ikus-entzunezkoa jada ikusgai dago Mintzolako web gunean.

Atzo aurkeztu zen Tabakaleran (Donostia) What is bertsolaritza? ikus-entzunezkoa. Etxepare Euskal Institutuak eta Mintzola Ahozko Lantegiak garatu dute ekoizpena, Laboral Kutxaren babesarekin.

Irene Larrazak, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak; Marije Etxanizek, Laboral Kutxako komunikazio zuzendariak; Andoni Egañak, Mintzola Ahozko Lantegiko patronatu kideak; Eneritz Urkolak, What is bertsolaritza? ikus-entzunezkoaren zuzendariak; eta Bingen Zupiriak, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak hartu zuten parte atzoko ekitaldian.

Ekoizpena aproposa da bertsolaritza zer den ulertzeko; bere tesuingurua, jatorria eta bertsoaren beraren sormen prozesua ere deskribatzen ditu. Ingelesez ekoitzi da eta azpitituluak jarri zaizkio euskaraz, gazteleraz eta frantsesez. Laster jarriko dira ikusgai ingeles hutsezko eta gaztelerazko eta frantseseko azpitituluak dituzten ikus-entzunezkoak ere.

Ikus-entzunezkoa jada ikusgai dago Mintzolako web gunean eta bere sare sozialetan.

Tabakaleran aurkeztu genuen "What is bertsolaritza?"