Urteko bertsoen bilduma prestatu du Bertsoak

2015/12/28
"Istorio Trukea(n)" Julio Sotoren eta Fernando Anbustegiren emanaldia ere erakutsiko digu sareko plazak.

Aste honetan bertan amaituko da 2015 urtea eta hamabi hilabeteotan Bertsoak jasotako bertso-saioen bilduma prestatu du ostegunerako. Aurrerakoei begira ere jarri da eta gabon garai honetan izango ditugun saioak ere gogoraraziko dizkigu sareko plazak.

Zarauzko Kopla Txapelketa ikus-entzun ahal izango dugu, eta baita Julio Sotoren eta Fernando Anbustegiren Istorio Trukea(n) emanaldia ere. Eta, noski: ostiralean Xenpelar Dokumentazio Zentroaren bertso bilduma zabaldu eta Koxme Lizaso eta Patxi Etxeberria bertsolarien ahotik bertsoaldia berreskuratuko dugu.

Hori guztia eta bertsolaritzak egunero dakarrena, Bertsoan, sareko plazan!

Bertsoa, sareko plaza