Urriaren 11n, Senperen BEE EGUNA!

2014/09/17
Iaz Markina-Xemeinen bizi eta gozatu momentuak gogoan, heldu zaigu Euskal Herriko bertso eskolen eguna, BEE eguna. Bertso Eskola Arrosak hartu du aurten topaketa bere herrian antolatzeko txanda, eta egitarau oparoa osatu dugu. Bazkarirako sarrerak www.bertsosarrerak.eu webgunean dira salgai urriaren 5a arte.

EGITARAUA

12:00  Topaketen hastapena Larraldean (Bertsularien Lagunak Elkartean)

13:00-15:30 Bazkaria Larraldean

15:30-17:00 Kantu ibilaldia Senperera

17:00 Xilaba xapelketako kanporaketa saioa

19:00-21:00 Poteoa, Talo jatea, eta kale animazioa

21:00 Pesta Senpereko Gaztetxean

Oharra:

*Bazkarirako sarrerak webgunean dira salgai Urriaren 5a arte (5a barne) www.bertsosarrerak.eu

Norberak etxetik bazkaria eramanteko aukera du.

 

 

BEERAZ, BEERRIZ, BEERTSO PESTAK ELKARTUKO GAITU!!