Udaberrian egingo dugu 2022ko Bertso Eguna

2021/12/22
Urtarrilean izan ohi da hitzordua, baina atzeratu egingo dugu.

Bereziak izan dira 2021eko Bertso Egunak. Plaza biziberritzeko ahaleginean hiru antolatu genituen: Hazparnen, Iruñean eta Getarian. Unean uneko eta tokian tokiko egoera medio, ordea, azken biak egin ahal izan genituen.

2022ak ere izango du Bertso Egunik, baina urtarrilean egin ordez, udaberrian egingo dugu.

Garaiz jakinaraziko dizuegu, urtez urte mantendu dugun hitzordua zure agendan aintzat izan dezazun.

Getarian egin zen Bertso Egunetako bat 2021ean. / XDZ