Txapelketaren sintonian, Hitzetik Hortzeran

2026/10/01
Txapelketaren sintoniaren sorkuntza izango dute hizpide aste honetako saioan, Nahia Zubeldia eta Iñaki Salvador musikariekin. Lekeitioko eta Donapaleuko bertsoaldiak ere eskainiko dituzte.

Lumi taldeak sortu du 2026ko Euskal Herriko Bertsolari Txapelketaren sintonia. Nahia Zubeldia Arozenak eta Manu Matthys Dottaxek osatzen dute taldea, eta aste honetan Zubeldiarekin elkartuko da Mirari Martiarena, Txapelketaren sintoniaren sormen prozesua gertutik ezagutzeko.

Aurtengo sintoniaren egileetako bat elkarrizketatzeaz gain, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketarako lehen sintonia sortu zuen Iñaki Salvador musikariarekin ere elkartuko dira. 1993ko Txapelketarako sortu zuen Salvadorrek sintonia, eta orduko esperientzia gogoratzeaz gain, musikariek enkarguz egiten dituzten sormen lanez ere ariko dira.

Lekeitioko eta Donapaleuko bertsoaldiak

Astero bezala, Txapelketaren jarraipenarekin segiko du Hitzetik Hortzerak, eta Lekeitioko eta Donapaleuko saioetako bertsoaldiak eskainiko ditu.

Lekeition Aitor Bizkarra Ruiz, Ane Labaka Mayoz, Aner Peritz Manterola, Aroa Arrizubieta Barredo, Eneritz Artetxe Eizagirreeta Maddalen Arzalluz Antia aritu ziren bertsotan. Gai-jartzaile lanak Idoia Anzorandia Kareagak egin zituen.

Donapaleun, berriz, Eneko Lazkoz Martinez, Iñaki Viñaspre Simon, Maider Arregi Markuleta, Oihana Iguaran Barandiaran, Saioa Alkaiza Guallar eta Sarai Robles Vitas ariko dira kantuan, eta Xalbat Alzugarai Etxeberri ariko da gai-jartzaile lanetan.

Hitzetik Hortzera, igandean, 15:00etan, ETB1en.