Txapelketako parte hartzaileen hitzak, Bertsoan

2017/09/18
Aurkezpen ekitaldian bildutakoak eskainiko ditu sareko plazak aste honetan. Bertsoak ere ez dira faltako Mutrikun eskainitako saioari eta ostiralean berreskuratuko den bertsoaldi historikoari esker.

Mutrikun izandako bertso saioarekin zabaldu du Bertsoak aste honetan sareko plaza. Halaber, ostiralean ere bertsoekin itxiko du lan astea; Maialen Lujanbiok eta Igor Elortzak hamarreko txikian txapelketan egindako lana berreskuratuko du Bertsoak, Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzaz.

Lan astea itxiko du horrela; aste hau, ordea, berezia izango da Bertsoaren jardunean ere. Bertsolari Txapelketa Nagusia larunbatean hasiko da Baigorrin eta jarraipen zabala egingo dio. Horren berri izango duzue datozen egunetan. Bitartean, aurretik, asteazkenean Amasa-Villabonan egingo den aurkezpen ekitaldian jazotakoak bilduko ditu sareko plazak eta parte hartzaileekin solasean ariko da Bertsoa.

Mutrikuko bertso saioa, ikusgai eta entzungai Bertsoan.