Transmisio eragilea, lan deialdia

2017/10/18
Urtebeteko ordezkapen bat egiteko Transmisio eragilea behar du Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak. Curriculum Vitaeak aurkezteko epea: 2017ko azaroaren 15a.

Eskaintzen da:

  • Kontratu mota eta ordutegia: obrako kontratua %100eko lanaldiz.
  • Kontratuaren iraupena: 2018ko urtarrilaren 8tik 2018ko abenduaren 31era arte.
  • Lan lekua: Subijana Etxea, Bertsozale Elkartearen egoitza (Amasa-Villabona).

Lanpostuaren deskribapena:

  •  Urtean zeharreko ekimenok antolatzen jardungo du: Eskolartekoa, Bertso-udalekuak, Ahots Baten Sormen Egonaldia, EHko Bertso-eskolen Eguna, Bertso-eskolentzat hitzaldiak, Sormen Eskolak.
  • Transmisio saileko batzordeok kudeatuko ditu: Bertso-eskolen Batzordea eta Aisialdi Batzordea.

Ezinbesteko baldintzak:

  •  Lizentziatua edo diplomatua izatea hezkuntza alorreko ikasketetan.
  • Transmisio alorrean lanean jardundakoa izatea.
  • Eskarmentua izatea antzeko lanetan.
  • Ordenagailu-programa ezberdinekin lan egiteko erraztasuna izatea.

Baloratuko da:

  • Lanpostuaren deskribapenean zehaztu diren proiektuetan jardundakoa izatea.
  • Taldeen dinamizazioan duen esperientzia.

Interesa duenak Curriculum Vitae-a bidali behar du Bertsozale Elkartera (transmisioa@bertsozale.eus), 2017ko azaroaren 15a baino lehen. Informazio gehiago behar izanez gero, idatzi mezu bat helbide horretara edota deitu Elkartera: (+34) 943 69 41 29.