Saioen prestaketaz ariko da Hitzetik Hortzera

2016/02/04
Ixiar Eizagirrek, Arkaitz Goikoetxeak eta Eneritz Artetxek hitz egin dute lanketaz.

Bertso-saio batek dakarren prestaketa lanaren inguruan ariko da aste honetako Hitzetik Hortzera telebista-saioa. Bertso Eguneko goizeko eta gaueko saioak aitzakiatzat hartuta, Ixiar Eizagirre, Arkaitz Goikoetxea eta Eneritz Artetxe entzungo ditugu prestaketen inguruan solasean. Bertso Eguneko eguerdiko eta gaueko saioek eman zutena ere entzungo dugu, bat-batekoan zein bertso jarrietan.

Igande bazkalostean izango da hitzordua ETB1en, 15:00etan, eta sarean noiznahi www.eitb.tv atarian.

Rosi Lazkano kantuan, Bertso Eguneko goizeko emanaldian