Plazatik bizitzea: bertsolaritzaren B aldea, Hitzetik Hortzeran

2020/12/17
Aste honetako programan askotan aipatzen ez den bertsolaritzaren alderdi bati begiratuko diogu: lan-arloari. Zer da plazatik bizitzea? Zein bizi baldintza izan ditzake bertsolari autonomo batek? Miren Amurizarekin eta Andoni Egañarekin elkartu gara, plazatik bizitzeak zer esan nahi duen hobeto jakiteko. Hitzetik Hortzera: larunbatean eta igandean, ETB1en.

Errepide ondoan dagoen Elgoibarko Usatorre tabernan elkartu gara Miren Amurizarekin eta Andoni Egañarekin, bertsolarien ohiko elkarlekuetako batean. Ikusten ez diren auto bidaiak, ordutegiak, fakturak, agenda hutsen ezinegona… oholtzatik kanpoko mila faktore izan ditugu solaserako gai. Horiek eta askoz gehiagok osatzen dute, sarri ikusten eta gogoratzen ez dugun arren, bertsolariaren parte garrantzitsu bat.

Sormenera eta bertsotara emandako bizimodua ez da erraza: oreka, osasuna, egiten duzuna gustatzea eta sakrifizio handiak egin behar izatea ezinbesteko osagaiak izaten dira. Bakoitzak bere bidea eta bere hautuak egin baditu ere, ondo ezagutzen dituzte lanbide honen ertzak Amurizak eta Egañak.

Aramaiotik Bergarara

Era guztietako bertso eta bertsoaldiak ere ez dira faltako Hitzetik Hortzeran. Aramaioko bertso-eskolak bertso trama bat antolatu zuen azaroan. Bertsolari bakoitzari paper bat esleitu zitzaion, eta rol horretatik kantatu behar izan zuten saio osoan: Aramaioko taberna huts bateko mamuak izatea egokitu zitzaien.

Bestalde, Bergarako Kartzela Zaharreko saioko bertsoaldirik onenak ere izango ditugu entzungai. Hango Kopla Barik bertso-eskolako kideek Maialen Lujanbiok 2019an Bergaran bertan kantatutako bakarkakoa ekarri dute gogora.

Hitzetik Hortzera: larunbatean 21:00etan eta igandean 15:00etan, ETB1en; eta edonoiz, EITB Nahieran atarian.

Elgoibarko Usatorren elkartu gara Miren Amurizarekin eta Andoni Egañarekin.