Patxi Etxeberriarekin izan da Bertsoa

2017/06/27
Ostegunean sareratuko da elkarrizketa osoa. Aurrez, Donostiako Altzan eta Andoainen izandako bertso emanaldiak izango dira gozagai.

Bertsoako elkarrizketen lekukoa hartu du Patxi Etxeberria bertsolariak eta sareko plazarekin izandako solasaldia ikusgai eta entzungai izango da ostegunean bertan. Bere ibilbideaz eta, oro har, bertsolaritzaz hitz egingo digu oriotarrak.

Aurrez, sareko plaza digitalean ere izango duzu zer ikusi eta entzun. Donostiako Altzan eta Andoainen berriki gauzatutako saioetako bertsoaldiak plazaratu dira jada.

Ostiralean, azken asteotan egin moduan, Bertsolari Txapelketa Nagusiko bertsoaldi gogoangarri bat berreskuratuko da Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzarekin.

Bertsoa.eus berritua

Eduki hauek guztiek, gainera, itxura ezberdina hartu dute, Bertsoa.eus atariak webgunek berritua sareratu baitu. Sartu eta gozatu!

Andoaingo bertso saioko aleak sareratu ditu Bertsoak.