Onintza Enbeitari elkarrizketa, Bertsoa.eus atarian

2018/12/18
Gabonetan sareko plazaren jarioak ez du etenik izango. 2018aren amaierara hurbildu ahala, urteko bertsoaldi onenen bilduma berreskuratuko dugu bertsolaritzaren atarian.

Olentzeroren joan-etorriaren eta Gabonetako betekaden artean, bertsolaritzaz gozatzeko aukera izango dugu plazan ez ezik, sarean ere; plazaz plazako jarduna jarraituko du www.bertsoa.eus atariak 2018ko azken egunetan eta 2019ko lehenetan.

Aste honetan Bizkaiko Bertsolari Txapelketak utzitako biharamunarekin izango da sareko plaza. Bizkaiko Bertsolari Txapelketako finaleko bertsoaldien hautaketa sareratu zen egunean bertan eta bertsolarien final osteko hitzak ere bildu dira. Gainera, Onintza Enbeita txapeldunarekin izandako solasaldia ere ikusgai eta entzungai dago.

Abenduko azken astean urteko bertsoaldi onenen bilduma kaleratuko da, eta 2019koa bertso berriekin hasiko dugu: Elgoibarko jaialdiko aleak jasoko dira sareko plazan. Gainera, Estitxu Arozena bertsolari eta bertso irakaslearekin izandako hitz-aspertua ere ikus-entzun ahal izango dugu.

Beste hamaika kontu ere izango dira hizpide: Hernaniko Bertsolata, Zarauzko Kopla txapelketa, bertso agenda,... Gabon kantuekin batera bertso doinuak ere ez dira faltako www.bertsoa.eus atariari esker!

Bizkaiko txapeldunari elkarrizketa egin dio Bertsoa.eus-ek.