Oiartzungo eta Zeanuriko aleak, Bertsoan

2017/01/17
Gainera, Gontzal Mendibili egindako elkarrizketaren aurrerapena ikusgai izango da Bertsoan.

Bertso jaialdi ugariko hilabetea izaten da urtarrila eta horren froga dira Oiartzungo eta Zeanuriko jaialdiak. Han botatako aleen bilduma osatu du Bertsoak eta atzo eta gaur jarri dira entzungai.

Zeanuriko bertso eskolan dabil Gontzal Mendibil. Bertsoak elkarrizketa egin dio Iparragirreri buruzko musikal ezaguna egin zuen kantariari eta aurrerapena ikusgai izango da aste honetan. Bestalde, Mikel Laboa sariketaren xehetasunak ere ekarriko ditu aste honetan sareko plazak.

Astea amaitzeko, Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzaz, Bilintxen bertsoak berreskuratuko ditu, San Sebastian egunez bere etxera bonba sartu eta zauritu zuenekoa gogoan.

Hori eta askoz gehiago bertsolaritzaren plazan, Bertsoan!

Bertsoan Oiartzungo eta Zeanuriko bertsoak, ikusgai eta entzungai