Odei Barrosori elkarrizketa, aste honetan Bertsoan

2017/01/02
Galdakaoko eta Elgoibarko saioetan botatako aleak ere eskura jarriko ditu sareko plazak urteko lehen astea den honetan.

Azken asteetan Julio Soto, Uxue Alberdi eta Ainhoa Aranbururi elkarrizketa egin ostean, Odei Barrosorekin solasaldi lasai eta luzea izan du Bertsoak. Ostegunean izango da ikusgai eta entzungai Urruñako bertsolariarekin izandako hitz trukea.

Bestetik, astelehen eta asteartean Galdakaoko eta Elgoibarko emanaldietan izandako bertsoaldiak eskainiko dira. Datozen egunetan izango diren jaialdi eta saioen errepasoa ere egingo du Bertsoak asteazkenean, agendari erreparatuz. Eta astea amaitzeko, duela zenbait urte botatako bertsoaldia berreskuratuko du Bertsoak Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzarekin.

Urte hasieran ere potorik egin gabe, jarrai ezazu bertsolaritza Bertsoan!

Elkarrizketak, bertsoaldiak, agenda... www.bertsoa.eus atarian