Mugak, asteazkeneko saioan

2020/05/25
Imanol Uria, Julio Soto eta Nerea Elustondo ariko dira bertsotan, eta Alaitz Rekondo gai-jartzaile lanetan. Igandean, Beasaingo plazatik ariko gara, 12:30etik aurrera.

Josune Aramendi bertsolari markinarrarekin egin dugu hitzordua aste honetako potokasta osatzeko: besaulki erosoak izan ditugu hizpide berarekin, eta, noski, bertsoak eta bertsotarako lagunak ere bai.

Asteazkeneko bidaian mugak izango ditugu mami: Alaitz Rekondok jarritako gaiei erantzungo diete Imanol Uriak, Julio Sotok eta Nerea Elustondok. 18:30ean izango da saioa, Bertsoa.eus atarian.

Orain arteko saioen hautaketa ere eskura izango da.

Beasaingo saioa, zuzenean, igandean
Eguerdiko 12:30ean eskainiko dugu saioa Beasaingo Udalaren, Goierri Telebistaren eta Arrano Elkartearen eskutik. Agin Laburu, Andoni Egaña, Iñaki Apalategi eta Nerea Ibarzabal ariko dira bertsotan, Igor Eguren gai-jartzaile lanetan dela.