Motibo baten inguruan antolatutako bertso-saioak, Hitzetik Hortzeran

2016/03/10
Aste honetan, Oihana Iguaran eta Jon Maia bertsolariak izango ditu bidelagun telebista saioak.

Asko dira motibo baten haritik antolatzen diren bertso-saioak eta horiei begira jarriko da aste honetan Hitzetik Hortzera. Hala, Andoainen Sahararen alde egindako bertso-jaialdian,  Elizondon Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna medio egindako saio musikatuan edota Biriatuko ikastolaren alde antolatutako jaialdian izan da telebista programa.

Motibo baten inguruan antolatutako saioetan, zenbateraino estutzen du bertsolariak bere diskurtsoa? Galdera horri eta gehiagori erantzuna emango diete Oihana Iguaran eta Jon Maia bertsolariek. Eta, noski, saio horietako bertsoaldiez gozatzeko parada ere eskainiko du telebista saioak.

Igandean, 15:00etatik aurrera, ez galdu Hitzetik Hortzera; eta, bestela, nahi adina aukera izango dituzu www.eitb.tv atarian.

Oihana Iguaranen eta Jon Maiaren iritziak bildu ditu Hitzetik Hortzerak