Mixel Lekuona zendu da

2013/09/06
Bertsularien Lagunak elkartearen eta Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen zuzendaritza kide eta bultzatzaile izan zen. Hileta elizkizunak Biriatuko elizan izango dira igande honetan, hilak 8, arratsaldeko 4etan.

Bertsozale porrokatua, bertsolaritzaren alde lan handia egin zuen bere bizitza osoan. Bertsularien Lagunak elkartearen eta Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen zuzendaritza kide eta bultzatzaile izan zen.

Bertsolaritzaren artxiboa sortzeko batzordean ere parte hartu zuen eta bertso-saio eta bertsolaritzaren inguruko saio ugari grabatu ondoren, berak bildutako funtsa Xenpelar Dokumentazio Zentroan utzi zuen, denen eskura izan zedin. Bertsolaritzak Makean duen aisialdirako lekua berak bideratu zuen.

Bere biografia BDBn.