Miren Amurizari elkarrizketa, bihar Bertsoa.eus atarian

2018/02/21
Bertsolari berriztarrarekin izandako hitz-aspertuaz gainera, aste honetan Aizarnazabalgo eta Lasarte-Oriako bertsoaldiak izango dira sareko plazan.

Igor Elortzarekin berrabiatutako bideari jarraituz, ostegun honetan ere bertsolaritzako beste lagun ezagun batekin izan du solasaldia Bertsoa.eus atariak: oraingo honetan, Miren Amuriza izango da gonbidatu sareko plaza digitalak. Elkarrizketa osoaren aurrerapena izango da jada gaur eskura.

Bertso saioei dagokionez, Aizarnazabalgo eta Lasarte-Oriako bertsoaldien hautaketa izango dira gozagai aste honetan: Andoni Egaña eta Iker Zubeldia aritu ziren lehen saioan eta Lasarte-Oriakoan Uxue Alberdi, Nerea Ibarzabal eta Ane Labaka. Eta inguruko txapelketa eta sariketen berri ere ez da faltako: Nafarroako Bardoak eta Arabako Bertso Kuadrilla Arteko taldekako ekimenak finalaurreko faseetan dira eta bestalde, martxan diren Erniarraitz Sariketaren zein Bertso Errondaren, izan berri den Txinparta Sariketaren eta izango den Bertsokaturen berri ere emango du Bertsoa.eus atariak.

Sartu www.bertsoa.eus atarian eta gozatu!

Berriztarrarekin izandako hitz-aspertuaren aurrerapena, gaur Bertsoa.eus-en. / Alberto Elosegi - XDZ