Maite Berriozabalekin solasean izan da Bertsoa.eus

2018/10/30
Bihar, asteazkena, jarriko da ikusgai eta entzungai Berrizko gai-jartzailearekin izandako hitz-aspertua; eta bertsoak ere ez dira faltako, noski, aste honetan.

Maite Berriozabal gai-jartzaile lanetan ikusi dugu bai plazetan, sariketatan, kulturen arteko topaketatan zein Bizkaiko eta Euskal Herriko txapelketetan. Berrizkoarekin hitzordua egin zuen Bertsoa.eus atariak eta bere ibilbidearen eta bertsogintzaren inguruan kontatutakoak entzungai izango ditugu bihar sareko plazan.

Bestetik, Gasteizen izandako jaialdia, Eibarko bertso-saio musikatua eta Oñatiko balkoitik balkoirakoa izango ditugu belarrien gozamenerako. Eta datozenei begira, Arabako zein Bizkaiko txapelketari, taldekako Xilabari eta plazetako agendari ere jarriko dio arreta.

Plazan ez ezik sarean ere gozatu bertsolaritzaz!

Maite Berriozabalekin hitzordua egin dugu Bertsoa.eus-en.