Lizardi Sariketa ekarri du sareko plazara Bertsoa.eus guneak

2018/09/11
Ostiralean hasiko den Hernandorena Sariari begira ere jarriko da bertsolaritzaren ataria.

Irailaren 7an, Euskal Astearen baitan ospatu zen Zarautzen Lizardi Sariketako finala: Imanol Uria, Imanol Irazustabarrena, Aitor Salegi, Txaber Altube, Eli Pagola eta Aratz Igartzabal aritu ziren bertsotan. Aitor Salegik irabazi zuen eta haren hitzak eta saioko bertsoaldien hautaketa bildu ditu Bertsoa.eus-ek. Bertso horietaz gainera, ostiralean bertan gauzatu zen Donostiako jaialdia ere ikusgai izango da: Unai Elizasuren gidaritzapean aritu ziren Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin, Jone Uria, Iker Zubeldia, Aitor Mendiluze eta Sustrai Colina.

Eta bata bukatu eta bestea hasi: Lizardi Sariketak utzitako testigua hartuko du Hernandorena Sariak ostiralean. Hari begira jarriko da Bertsoa.eus, eta asteburuko agendari ere emango dio errepasoa.

On egin!

Aitor Salegiren hitzak bildu ditu Bertsoak, Lizardi Sariketa irabazi ostean.