Lizardi eta Basarri sariak, Bertsoan

2016/09/05
Zarautzen egin zen Lizardi Sariaren finala pasa den ostiralean eta bertsoaldiak ikusgai daude sareko plazan. Basarri Sariaren gainekoak ere bilduko ditu bihar.

Unai Mendizabal zizurkildarrak irabazi zuen Lizardi Saria iragan ostiralean eta hark zein gainerako parte hartzaileek - Maialen Akizu, Eli Pagola, Aitor Servier, Aitor Salegi eta Aratz Igartzabal "Potto" - botatako bertsoaldiak ikusgai daude Bertsoa sareko plazan. Ekitaldi hartan jaso zuen Basarri Bertsopaper Sariko irabazleak ere bere saria. Ekaitz Goikoetxeak lortu zituen lehen biak eta sariketaren ingurukoak ekarriko ditu bihar plaza digitalera Bertsoak.

Etxanoko eta Gorlizeko saioetan izandako bertsoaldiak entzungai izango dira bihar eta asteazkenean. Eta, ohi bezala, oroimenen kutxari hautsa kendu eta duela zenbait urteetako dokumentua berreskuratuko du sareko plazak Xenpelar Dokumentazio Zentroaren laguntzaz.

Jarraitu bertsolaritza www.bertsoa.eus atarian!

Lizardi Sariaz, gaur Bertsoan