Lekeitioko eta Tolosako saioak, Bertsoa.eus atarian

2019/06/25
Beñat Gaztelumendi Bertsozale Elkarteko Zuzendaritzako kide eta bertsolaria ere elkarrizketatu du sareko plaza digitalak.

Bertso agendak puzten ari dira eta agenda horren lagina ekarriko du aste honetan Bertsoa.eus atariak. Pasa den asteburuan Lekeition eta Tolosan izandako saioak eskura izango ditugu: batetik, Lekeitioko Abaroa parkean saioa eskaini zuten Jon Maia, Julio Soto, Maialen Lujanbio eta Nerea Ibarzabal bertsolariek; Xabat Galletebeitiak jarri zizkien gaiak. Bestetik, Tolosako sanjoanetan aritu ziren, Imanol Artola Felix gai jartzailearen gaiei erantzuten, Beñat Iguaran, Haritz Mujika, Jexux Mari Irazu eta Miren Amuriza.

Ostegunetako ohiturari helduta, elkarrizketa bat ere ekarriko du sarera Bertsoa.eus atariak: Beñat Gaztelumendirekin izandako solasaldia argitaratuko da.

Eta, nola ez: bertso agenda loditzen doan neurrian, sareko plazak emango du saio horien berri.

Tolosako saioa.