Lazkao Txikiren inguruko ikus-entzunezkoa, Bertsoa.eus atarian

2018/04/09
Bertsolariaren heriotzaren urteurrena aitzakia hartuta osatu du ekoizpena sareko plaza digitalak; ostegunean izango da ikusgai. Eta, gainera, Osinalde Sariketako bertsoak eta Zumaiako santelmoetako emanaldikoak izango dira entzungai aste honetan.

Lazkao Txiki, denboraren ispilutik izeneko ikus-entzunezkoa izango da ostegunean gozagai Bertsoa.eus atarian. Mende laurdena bete da Joxe Migel Iztueta "Lazkao Txiki" bertsolaria hil zenetik eta gogoan hartuko du sareko plaza digitalak aipatu ekoizpenarekin. Edurne Azkarate izango dugu gidari. Lazkaotarraren bertso onenen bilduma eskaintzeaz gain, Iñaki Murua bertsokidearen testigantza jasoko dugu, eta Ane Labakak bertso bidezko gogoeta ere egingo du, umorea eta genero perspektiba ardatz hartuta.

Plazako ohiko jarduna ere ez da faltako noski eta aurreko asteburuan izandako Zumaiako santelmoetako emanaldiaren zein Gabiriako Osinalde Sariketaren laginak izango dira eskura Bertsoa.eusen. Bestalde, asteburuan hasiko den Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren ingurukoak, Altzako Bertso aroarenak, Plazatik Gaztetxera egitasmoarenak eta beste hainbat berri ere jasoko ditu aste honetan.

On egin!

Osinalde Sariketan izan zen Bertsoa.eus.