Laugarrena eta azkena, Zarautzen

2021/05/21
Datorren asteartean izango da saioa Zarauzko Modelo aretoan, 18:30ean. Bertsolarien erabakimena izango du gai Gerturatu Eta Lau ekimeneko azken hitzorduak.

Bertsolariak erabaki dezake zer kantatu. Erabaki dezake gaiari nondik heldu eta unean-unean norantz jo. Baina oholtzan hartzen diren erabakien artean, denak ez ditu kantatuko dituenak hartzen: Egin dezake planto bertsolari batek? Erabaki dezake norekin kantatu? Nola eta noiz gertatzen dira oholtzako erabakiak? Zertan oinarritzen dira? Zein leku du bertsolariaren aldarteak edo gogoak saioaren norabide aldaketan?

Galdera horien inguruan ariko gara datorren asteartean, hilaren 25ean, Zarautzen. Gaur Edozertarako Libre izenburuak emango dio esanahia oraingoan GEL siglari, eta bertsolarien erabakimena izango da solasgai eta jolasgai; aurreko hiru hitzorduetan bezala, zalearen parte-hartzea ere bultzatu nahi baitu saio honek.

Gorde lekua orain!

Zarauzko Modelo Aretoan izango da saioa, 18:30ean hasita, eta Amaia IturriotzOihana Bartra eta Xabat Galletebeitia ariko dira bertsotan. Sarrera doakoa da, baina aurretik gorde behar da lekua atari honetan izena emanda

Gerturatu Eta Lau ekimeneko azken saioa izango da hau; Donostian, Bilbon eta Gasteizen izan dira aurrekoak. Ohiko bertso saioaz harago, eta zalearen parte-hartzea bultzatuta, esperimentaziorako aukera ere ematen du ekimenak.