Larunbatean jokatu zen Itsasun Hernandorena sariketaren 9. edizioa

2014/05/05
Ainhoa Sarasua gai-emailearen gidaritzapean 8 betsulariek saio polita osatu zuten, eta publikoak hala erabakirik, bertsulari gustukoenaren saria Lur Renteria eta Ortzi Muruarentzat izan zen. Bertsu hunkigarrienak, aldiz, Maddi Sarasuak eta Aitor Servier-ek bota zituzten. Bertsu irringarrienak Mikel Lasarte eta Mikel Iturriozenak izan ziren publikoaren bozken arabera. Eta agurrik onenak Iñaki Tena eta Asier Galarzarena. Betsulariek eta gai-emaileak puntuka bukatu zuten saioa, emaitzak entzun artean publikoa ez zedin aspertu. Giro biziki ederra sortu zuen bederatzikoteak. Sariak EKE-tik, Maite Deliert eta Bertsularien Lagunak elkartetik Beñat Soulék eman zituzten. Saiotik landa, afaltzeko eta solaseko parada ukan zuten bertan bilduriko guziek".

Hernandorena sariketa 2014