Lankuren berri emango digu Beñat Gaztelurrutiak Bertsoa.eus atarian

2018/06/13
Abadiñokoa dabil azken urtean Lanku Kultur Zerbitzuetako arduradun. Hilabeteotan izan duen esperientzia eta egun esku artean dituzten proiektuak azalduko dizkigu Bertsoa.eus atarian emandako elkarrizketan.

Pasa den urtetik Lanku Kultur Zerbitzuen arduradun da Beñat Gaztelurrutia. Haren hastapenetan ere egon zen Abadiñokoa eta kontuak kontu berriro itzuli da taldera. Hilabeteotako balorazioa egin eta egun esku artean Lankuk dituen egitasmoen berri emango digu Gaztelurrutiak Bertsoa.eus atarian argitaratuko den hitz-aspertuan.

Horietako egitasmoetako bat da Lanku Beka. Haren ingurukoak, UEUko bertsolaritza eta genero ikastaroaren gainekoak eta agendari buruzkoak ere ekarriko ditu aste honetan sareko plaza digitalak. Eta bertsoaldiei dagokionez, entzungai daude jada larunbatean Saran Eskolartekoaren baitan botatako bertsoak.

Beñat Gaztelurrutiarekin dugu hitzordua aste honetako Bertsoa.eus atarian.