Jarraitu Bertso Eguna Internetez

2021/02/05
Otsailaren 13an Iruñean izango den emanaldirako antzokiko sarrerak amaitu dira. Hala ere, bertso saioa online jarraitzeko aukera badago, aurretik www.bertsosarrerak.eus atarian sarrerak hartuta.

Julio Soto, Miren Amuriza, Onintza Enbeita eta Xabier Silveira bertsolariak eta Ainhoa Larretxea gai-jartzailea elkartuko dira 2021eko lehen Bertso Egunean. Iruñeko Gayarre antzokian izango da bertso saioa, 18:00etan hasita. Ez dira protagonista bakarrak izango, Eneko Lazkoz eta Oihane Perea bertsolariek ere hartuko baitute parte emanaldian.

Antzokirako sarrerak amaitu dira, baina Internetez zuzenean ikusteko aukera ere izango da: horretarako, hartu sarrera www.bertsosarrerak.eus atarian. 5 euro balio ditu sarrerak, eta 3 bazkideenak eta gazteenak. 

Saioaren inguruko informazioa, hemen.