Iratxe Ibarrari elkarrizketa eta Loiu eta Urnieta bertsotan

2018/10/03
Plazako jarduna jarraitzeaz gainera, aste honetan Iratxe Ibarrarekin izandako solasaldia ere argitaratuko du www.bertsoa.eus atariak.

Amets Arzallus, Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue eta Fredi Paia aritu ziren Loiun, Lauroeta auzoko San Miguel jaiak tarteko, Iñaki Beitiak jarritako gaiei erantzuten. Han izan zen Bertsoa.euseko lantaldea eta han botatako bertsoen hautaketa ikusgai eta entzungai dago jada sareko plazan. Urnietan ere San Miguel jaiak ospatzen dituzte eta festak medio saioa eskaini zuten Agin Laburuk, Andoni Egañak, Eli Pagolak eta Miren Amurizak. Horiek ere argitaratuko dira www.bertsoa.eus atarian.

Eta osteguneko ohiturei eutsiz, solasaldi atseginerako tartea ere hartuko du Bertsoak. Iratxe Ibarrarekin egin du hitzordua eta astearen hondarrean ikus-entzun ahal izango dugu. Gainera, Bizkaiko Txapelketako lehen kanporaketa, Hernandorena Sariketako finala, Pello Errotarena... guztiak ere adi jarraituko ditu sareko plazak.

Markina-Xemeingo bertsolariarekin izandako elkarrizketa bihar jarriko da sarean.