Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarre

Ipar Euskal Herriko Bertsu Eskolen Topaketak gaur eta bihar Baigorrin

2013/04/29

Apirilaren 29 eta 30ean, Ipar Euskal Herriko Bertsu Eskolen Topaketak iraganen dira Baigorriko Oronozia Etxartean. Aurten 70 haur inguru bilduko dira bi egunez, bertsoaren aitzakian ongi pasatu eta bertsu eskola ezberdinetakoekin harremanak egiteko aukera izanen dute.