Imanol Lazkanorekin solasean

2019/05/15
Bailarakoa duen Eneritz Artetxe bertsolari eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko eragilearekin aritu da hitz-aspertuan, eta Bertsoa.eus atariak bihar argitaratuko du elkarrizketa.

Bertsolaritzaren historian entzutetsu izan diren bertsolarien zerrenda egingo bagenu, ziur ez genukeela Imanol Lazkano ahaztuko: hainbat plazatan aritutako bertsolaria, Gipuzkoako eta Euskal Herriko Bertsolari Txapelketako finaletan birritan sailkatu zen, eta sorreratik 2005 urtera arte Bertsozale Elkarteko lehendakaria ere izan zen azpeitiarra. Solasean jarri dugu urrunekoa ez duen Eneritz Artetxe bertsolari azkoitiar eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteko eragilearekin, eta elkarrizketa bihar izango dugu ikusgai eta entzungai Bertsoa.eus atarian. Ziur hamaika pasadizo kontatu dizkiola Lazkanok Artetxeri!

Bertsoaldiak ere, beste horrenbeste: pasa den asteburuan jokatutako Gipuzkoa Bertsotan sailkapen faseko aleak zein Arabako Eskolartekoan izandakoak bilduko ditu sareko plazak; baita Bilboko udaberriko bertso saioetakoak ere.

Bestalde, Oihana Iguaran eta Unai Mendizabal atzerrian izan dira Bertso Pilota egitasmoa tarteko, eta haiekin hitz egiteko tartea ere hartu du Bertsoa.eus atariak.

Horiek eta albiste gehiago, bertsolaritza egunean jarraitzeko.

Imanol Lazkanori elkarrizketa, bihar.