Ikasleentzako bertso saioa, bihar arratsaldean

2020/06/09
Amaia Agirre gai jartzen dela, Ander Elortegi, Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Peru Abarrategi eta Saioa Alkaiza Bertsozale Elkarteko bertso irakasleak izango dira kantuan. 15:00etan eskainiko da saioa.

Lierni Rekondoren potokastak ireki du ekaineko bigarren astea. Lasarte-Oriako bertsolaria, bere herriko, Santutxuko eta Deustuko bertso-eskoletan ibili da; potokasta egiteko beste toki batean harrapatu dugu, baina: etxeko komunetik aritu zaigu hizketan.

Komuneko azulejo zuriak Amasa-Villabonako Subijana etxeko horma zuri eta egurrezko ñabarduradunekin aldatuko ditugu asteak aurrera egin ahala. Bihar, 15:00etan, ikasleentzako bertso saioa eskainiko dugu Bertsoa.eus atarian. Amaia Agirre gai jartzen dela, kantuan ariko dira Ander Elortegi, Maddalen Arzallus, Odei Barroso, Peru Abarrategi eta Saioa Alkaiza bertso irakasleak.

Bestalde, pasa den asteko Bidaiako eta Plazako bertsoaldien hautaketa ere aste honetan izango da eskura Bertsoa.eus webgunean: batetik, 2084ra joan ginen, eta bestetik, Amasa-Villabonan zaleekin egin genuen hitzordua.

Aterpean, bertsoaz gozatzeko aukera bikaina aste honetan ere Bertsoa.eus webgunean.

 

Bihar, 15:00etan, Bertsoa.eus atarian.