Igor Elortzari elkarrizketa, Bertsoa.eus atarian

2018/02/07
Ostegunean argitaratuko da harekin izandako solasaldia; hala, lehenago egin moduan, astero bertsogintzako norbaiti elkarrizketa egiteko ohitura berrartuko du Bertsoa.eus webguneak.

2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusian agurtu zen txapelketatik Igor Elortza. Txapelketak uzteko erabakiari tiraka, durangarraren gogoetak eta bertsolaritzaren gaineko gogoeta jaso ditu Bertsoa.eusek. Ostegunean argitaratuko da solasaldia.

Bertsoak ere ez dira faltako noski: Zarautzen eta Baigorrin izandako saioetako hautaketa zabala plazaratuko du sareko plaza digitalak. Zarautzen Sustrai Colina, Igor Elortza, Nahikari Gabilondo eta Agin Laburu aritu ziren, Amaia Agirreren esanetara. Baigorrin, berriz, Amets Arzallus, Sustrai Colina eta Jone Uria, Battitt Crouspeyrek gaiak jarrita.

Gainera, Nafarroako Bardoak eta Arabako Bertso Kuadrilla Arteko taldekako ekimenei jarraipena egingo die Bertsoak, baita Bilboko Bertso Erronda eta Abra Sariketari ere.

Gozatu bertsolaritzaz sareko plazan!

Igor Elortza Txapelketa Nagusian agurtu zenekoa. / Alberto Elosegi - XDZ