Igandera arte luzatuko da Bertso Eskolen Egunerako txartelak eskuratzeko epea

2015/11/05
Deialdiaren arrakasta ikusita, asteburuan ere erosi ahal izango dira Bertso Eskolen Eguneko bazkarirako eta lotarako txartelak.

Azaroaren 14an Agurainen ospatuko da Bertso Eskolen Eguna. www.bertsosarrerak.eus atarian daude egun horretarako bazkari eta lotarako txartelak. Gaur arteko epea zegoen zehaztuta horiek lortzeko, baina deialdiak izan duen arrakasta ikusita, igandera arte luzatuko da aukera. Hala, bertsosarrerak.eus-en izango dira oraindik eskuragai bazkarirako (12 euroren truke) eta lotarako (8 euroren truke) txartelak.

12:00tan ekingo diote egunari, herriko plazan elkartuta. Jo ta Fa txarangarekin bertso-poteoa hasiko da, eta kantuan ariko dira bertso-eskola ezberdinetako ordezkariak. 14:30ean bazkaria egingo da. Bazkalostean, Bertsotruk egitasmoaren berri emango da eta ondoren, festak jarraipena izango du, bertsozaleak tabernaz taberna ibiliko baitira Sudurgorriak taldearekin batera.

Egitarau zabala prestatu dute Bertso Eskolen Eguna ospatzeko