Hitzetik Hortzera: Kimika zortziko txikian

2023/03/02
Leioako Arte Ederren Fakultatean izan da aste honetan Hitzetik hortzera. Artea, kimika eta bertsolaritza uztartuko dituzte Oskar Gonzalez kimikariarekin. Aiaraldea Ekintzen Faktorian ospatu da aurtengo «Bertsozientzia: Jakinduriek mundue erreko dau» izeneko saio berezia eta bertan parte hartu du Oskar Gonzalezek. Bertako bertsoaldiez gain, Etxarri-Aranatzen urtero egiten den jaialdiko bertsoaldiak ere osatuko dute larunbat gaueko Hitzetik Hortzerako esperimentua.

Oskar Gonzalez Kimikan Doktorea izateaz gain, Leioako Arte Ederren Fakultateko irakaslea da. Kultura Ondareen Kontserbazio eta Zaharberritzeari buruzko graduan kimikako irakaslea hain zuzen ere. Askoren ustez arteak eta kimikak lotura gutxi izan dezake, baina betidanik lotuta egon direla eta daudela irakasten die ikasleei Oskarrek. Kimikariak izango ez diren arren, artelanen zahar berritzean beharko dutelako.

Kimika eta artea lagunak izan dira betidanik, nahiz eta askorentzat etsaiak direla iruditu. Hori ere erakusten saiatzen da Oskar Gonzalez egiten dituen dibulgazio lan desberdinetan. Kultura zientifikoaren garrantzia azpimarratuz eta balorean jarriz.  Telebistan, irratian edo Kimikarte blogean egiten ditu lan horiek.

Bertsozientzia

Euskal Herriko Kultura Zientifikoko Katedrak «Bertsozientzia: jakinduriek mundue erreko dau» izenburupean antolatutako saioak zientzia eta bertsoa batu ditu beste behin ere Aiaraldea Ekintzen Faktorian. Hiru zientzialari eta bi bertsolarik aritu ziren Kike Amonarrizek gidatutako saioan.

Zientzialarien artean Oskar Gonzalez bera, aritu zen. Ikuspegi kimikotik beiraren benetako kolorea zein den zehaztu zuen.  «Beiraren kolorea (eta kolore eza)» hitzaldia eskaini zuen. Itziar Garatek, «Gliese 486 eta Gliese 486b. Aukeran, Gar eta Su nahiago» izenburuko hitzartzea egin zuen. Azkenik, Aitor Cevidanes ikertzaileak «Ziztadatik haratago» hitzaldian eltxoen eta akainen ekologiaz aritu zen. Hitzaldi horiek abiapuntu hartuta aritu ziren bertsotan Miren Artetxe eta Uxue Alberdi bertsolariak.

Etxarri-Aranaz

Laudioko bertsoaldiez gain, Etxarri-Aranatzen urtero egiten den bertso saioko bertsoaldiak ere ikusiko ditugu aste honetako programan. Xabat Illarregi, Maialen Akizu, Alaia Martin, Oihana Bartra, Eneko Lazkoz eta Julio Soto aritu ziren bertsotan. Gai jartzaile lanak, aldiz, Joseba Beltzak egin zituen. izan ziren.

Gogoratu, Hitzetik Hortzera, larunbatean 21:00etan ETB1en.