Hirugarrenez ospatuko da BEEEE... eguna, Euskal Herriko Bertso Eskolen Topaketa

2013/09/10
Markina-Xemeinen ospatuko da urriaren 5ean eta bazkarirako sarrerak salgai dira jada.

Markina-Xemeingo bertso eskola buru belarri dabil antolaketa lanetan. Horretarako bertso eskolen batzordearen laguntza izaten ari da.

BEEEE... egunera gonbidatuta daude  Euskal Herriko bertso eskolak eta bertsozale guztiak.

Egitaraua:

  • 13.30ean batuko gara Uhagonen.
  • Bazkaria, Akerbetz gaztetxean. Mungiako bertso eskolaren emanaldia izango dugu bertan.
  • Poteoa Andrabanda Feministak eta herriko bertso eskolak girotuta herrian zehar.
  • Gauean Akertbeltz gaztetxean “Bi Bala” (Aitzol Barandiaran eta Iñaki Gurrutxagaren emanaldia) eta Fan & Go erromeria taldea.

Aldez aurretik abisatuta lotarako tokia egongo da.

Bazkarirako txartelak (80 pertsonentzako): www.bertsosarrerak.eu atarian. (10 euro)

Lotarako izena emateko, idatzi: bertsoeskolak@gmail.com helbidera.